ELKARTEA

Euskadiko Igogailu Enpresen Elkartea, EIGEL, enpresen erakunde profesional pribatu bat da, irabazi-asmorik gabea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten dena. 2007ko urtarrilaren 22an sortu zen Askatasun Sindikalari buruzko 19/1997 Legearen babesean. Gaur egun, igogailuak fabrikatzen, muntatzen eta zaintzen dituzten eta jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duten enpresek osatzen dute. Bilbon du egoitza, Ercilla 26 kalean, 5º erdi atean (posta-kodea: 48011).

Elkartearen gobernu-organoak Batzar Nagusia eta Zuzendaritza Batzordea dira, eta baditu, halaber, laneko zenbait batzorde ere, hala nola Industria, Teknika, Lanekoa eta Prestakuntzakoa.

EIGEL Igogailu Enpresen Espainiako Federazioko (FEEDA, Federación Empresarial Española de Ascensores) kidea da, eta, haren bitartez, Igogailuen Europako Elkartekoa (ELA, European Lift Asociation).